XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bazekien, eguzkiaren printzen babesean epeltzeko ez zitzaiola asko falta.

Bazekien lasai ihardetsi behar zuela dena pikotara joan ez zedin.

Hitz amorratu batzuen baitan zegoen bere etorkizuna.

Burua tentetu eta ahal izan zuen modu bareenean astindu zuen mihia.

Ez zuen kontua besterik.

Ez nauzu beste puska batean ikusiko.

Gizonak botoi gorri bat sakatu du eta ate orlegi malapartatu hura, berekasa hasi da irekitzen.

Azkenean aurkitu du hainbeste desio zuena.

Eskuetan du argia, topatu du eguzkia, gaua egun bilakatu da, ametsa errealitate bihurtu da.

Aske da, libre izatearen amorrua ase duelarik.

Errealitatean ordea, bere ametsetako argi-printza, gau partikular haren modukoa da, ez dago izarrik ezta ilargirik ere.

Monotonia kaotikoa besterik ez da.

Egunak beti baitira berdin eta zentzugabeak.

Beldurtzen hasia da dagoeneko.

Satorra lurpetik atera balitz lez, ez du asko ikusteko betarik izan, baina, ikaratuta dago.

Ezinezkoa zaio hau guztia ulertzea, paradogikoa.

Mediku-jantzia musukatzeari utzi dio.

Ibaiari so dago.

Berriz pentsamenduen morroi.

Hango arrainak.

Askeak diruditela aieru du.

Instant bat.

Deus...

Apika, orain aurkituko zuen printza.

Baliteke azkenean askatasunak bere fruitua ematea.

Agian orain, leku mugatu bateko askatasun mugagabez gozatu ahal izanen du, edo leku mugagabe bateko askatasun mugatuaz.

Monotonia kaotikoa zer ote zen gogoratu gabe.

Benetan bidea argitu ahal izango dion lastargia topatu baitu.

EGUTERA